2015eko maiatzaren 5a

Science Bits maiatzaren 5ean ezagutu ziren 2015 CODiE Awards-en 28 irabazleetako bat izan zen, hezkuntzako Teknologia kategorian. Software & Information Industry Association (SIIA) software industria eta eduki digitalaren elkarte profesional nagusia da. Hezkuntza-teknologiaren sektoreko konpainia batentzat SIIA CODiE Award sari bat ospe handiko ohorea da, kontuan hartzen bada irabazle bakoitza hezitzaile multzo batek aukeratu duela, finalistak aukeratzen dituztenak, eta SIIAko kideek, finalista guztien artean irabazleak aukeratzen dituztenak.

Irakasleak ikasleari transmititzen dizkion ezagutzetan funtsatzen den hezkuntza eredu tradizionalaren aldaketa sustatzen du Science Bitsek eredu konstruktibista baterantz. Ikerketan, pentsamendu kritikoan, deskubrimenduan eta «egiten ikastean» oinarritzen da eta eduki multimediak dituen zientzia ikasgaien programa bat da.

Asmo honekin, Science Bitsek 5E ikaskuntza eredura egokitutako ikasgai aproposak eskaintzen dizkie irakasleei. Ideien benetako ulermena defendatzen du eta zientziaren ikaskuntzan ikasleak inplikatzen ditu. Science Bitseko ikasgai guztiek baliabide multimedia interaktibo ugari (bideoak, animazioak, simulagailuak, 3D modeloak eta abar) eta irakasleentzako gida bat dakartezientzia eginez zientzia irakatsi eta ikasteko. LScience Bitsen intraneta erabiltzeko erraza da eta irakasleek, besteak beste, ikasle taldeak sortu, edukiak esleitu, azterketak programatu, ikasketen jarraipena egin eta galdera irekien erantzunak ebaluatu ditzakete.

Karen Billings, ETIN-SIIA-ko lehendakariorde eta zuzendariak, adierazi zuen: «SIIA 2015 Education CODiE Awards sarien irabazleak hezkuntzako sektorean existitzen diren produktu berritzaile eta garrantzitsuenak dira. CODiE edizio honen sarietako irabazle guztiak zoriondu nahi ditugu, eta baita irakaskuntza sektoreari egiten dioten ekarpena eskertu ere».

Irabazleak Education Information Summit zeremonian ezagutu ziren San Frantziskoko Palace Hotelen, Kalifornian, maiatzaren 5ean.

Sarituei buruz gehiago jakiteko, bisitatu www.siia.net/codies/2015/winners.asp.

SIIA CODiETM Awards sarie buruz

Software & Information Industry Association-ek (SIIA) SIIA CODiE™ Awards sari banaketa sortu zuen 1986an, software industriako lehen lanak ebaluatu eta saritzeko helburuarekin. Harrezkero, CODiE Awards programak asmo horri eutsi dio: software eta informazio sektoreko produktu eta zerbitzurik onenak goraipatzea.

SIIA CODiE Awards irakaskuntza sektoreko adituek ebaluatutako sari-programa bakarra da. Lehenengo txandan izendatuak aztertu eta ebaluatzen dira. Zeregin hori komunikabideei, argitaletxeei, informazio-zerbitzuei, sektorean esperientzia duten zuzendariei, sektoreko kideei, analistei, blogariei, bankariei eta inbertitzaileei dagokie. Epaileak CODiE Awards-eko finalistak hautatzeaz arduratzen dira. Bigarren txandan, SIIA-ko kideek produktu finalistak bozkatzen dituzte eta bi txandetako puntuazioa kontuan hartuta irabazleak hautatzen dira.

SIIA CODiE Awards sariei buruz informazio gehiago eskuratzeko, webgunera sartu www.siia.net/codies.

SIIA-ei buruz

Software & Information Industry Association (SIIA) software industria eta eduki digitala ordezkatzen duen elkarte aitzindaria da, mundu osoko 800 konpainia gutxi gorabehera. Gainera, SIIA elkarteak administrazioen arteko harreman, merkataritza-garapen, enpresa-formakuntza eta jabetza intelektualaren babeserako zerbitzu globalak eskaintzen dizkie aro digitalean aitzindari diren enpresei.

Informazio gehiago eskuratzeko, webgunera sartu www.siia.net.

ETIN-ei buruz

SIIA elkartearena da Education Technology Industry Network (ETIN) eta hezkuntza-softwarearen aplikazioak, eduki digitala, online ikaskuntza zerbitzuak eta K-20 hezkuntza-sektorean beste teknologia batzuk eskaintzen dituzten 200 enpresa baino gehiago ordezkatu eta zerbitzatzen ditu. ETIN-ek industria konfiguratu eta babesten du lidergoa, sustapena, merkataritza-garapen aukerak eta merkatuko informazio baliotsua emanez.

SIIA elkartearen ETIN-ei buruz informazio gehiago eskuratzeko, webgunea bisita dezakezu www.siia.net/etin.